XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mugen ezarpena Beste alderdi batzuren azterketatik atera daitezkeen datuez osatuz problemari muga batzuk jarri behar zaizkio, esate baterako: zenbateko iraupen-denbora eman behar zaio objektuari? Erabili eta botatzekoa ala urtetako objektua behar du izan? Arrazoi ekonomikoengatik edo, erabili behar al da zati prefabrikaturik? Ba al dago ezagutu beharreko arau ala debekurik? Forma eta kolore edo merkatu exigentzia jakinik bai al du (esaterako, jaboi beltz bat gaizki saltzen da eskuak zikindu behar dituela dirudielako)?

Ondoren projektatu behar diren elementuak muga horien barruan identifikatu eta kokatu behar dira.

- Beharkizun teknologikoak Kontuan izan behar da projektua materia eta teknika jakin batzuren bidez egin behar dela, emaitzarik onena kostu merkeenarekin egin ahal izateko moduan.

- Kreatibitatea Hemen sartzen da diseinugilearen kreatibitatea.

Berak badaki artistaren sorketa-modu liriko eta fantastikoak ez duela balio projektazio on bat egiteko, hain zuzen, lehen ezarritako mugekin topo egingo bait lukeelako.

Diseinugileak berak ez daki datuen lanketatik zer irten dakiokeen, harik eta bere kreatibitatearen bidez bildutako datuen sintesia egiten duen arte, kontuan izanik sintesi horrek osagai guztiak ondo uztartzera eraman behar duela.

Ondoren bakarrik azalduko da projektatu beharreko objektuaren forma orokorra, onartu beharreko forma logikoa.

Kreatibitate-modu honetatik logikaren estetika bat sor daiteke, beste forma naturaletan aurki daitekeen estetika, alegia: maskor, landare, animalia, mineraletan, non forma kontsekuentzia logikoen ondorio bait da.

- Ereduak Sintesi kreatibo horretatik ereduak sortzen dira, eskalan ala tamaina naturalean eginak.

Eredu horien aukeraketa egiten du hainbat erabiltzailek eta gelditzen direnetatik diseinugile sinpleena aukeratu eta, ondoren, prototipora heldu bitarteko xehetasunak osatzen ditu.

Esan bezala, beraz, diseinu industrialarena, prozesu konplexua da.

Guri dagokigunean, ordea, kreatibitate-lana izan behar dugu kontuan.

Kreatibitate-lan horren modua, ordea, aipatutako koordenatuen barruan egin behar da.

Eta hori inportantea da, diseinu-lana eta arte-lana diferenteak bait dira.

Diseinurako, gauzen egitura ezkutua hartu behar da kontuan, nolabait ere horrek adieraziko bait digu gauzen forma logikoak zeintzuk diren.

Eta hori lortu behar da, inolaz ere, gauza, egituraz eta formaz, sinpleak, naturalak eta ondo egokituak egitea.

B) DISEINU ARKITEKTONIKOA Bizitzeko makina da etxea esaten zuen Le Corbusier arkitektoak, Mugimendu Modernoko arkitekto adierazgarrienak.

Esaera horrek besterik gabe ondo erakusten du arkitektura modernoaren sorreretako mugimendu baten ikuspegia.